Emaitzak

Nola ikusi nire emaitza

Azterketa baino 10 egun lehenago Confirmation of Entry (COE) baieztapena igorriko zaizu. Bertan agertzen diren ID number eta password-arekin, alta eman dezakezu eta zure emaitzak zein diren eta zein datatan ateratzen diren jakiteko aukera duzu.

Internet bidez ikustea

Emaitzen interpretazioa

AzterketaPuntuazio-neurriaAzalpena
Young learners (starters, movers)EzkutuakEzkutu batek adierazten du hautagaik arlo horretan hobetu behar duela. 5 ezkutuko gehienekoa lortzeak, berriz, erantzun gehienak zuzenak izan direla adierazten du.
KET eta PETEhunekoakAzterketaren maila lortzeko gutxieneko puntuazioa 70/100 da. Informazio gehiago hemen:
KET for Schools
PET for Schools
FCE, CAE eta CPE
BEC Preliminary, Vantage eta Higher
The Cambridge English ScaleInformazio hori guztia zure "Statement of results”-en aurkitu dezakezu. Dokumentu honek hiru motatako informazioa biltzen du:
Puntuazioa: azterketaren zatietan lortutako emaitza.
Gradua, lortutako puntuazioaren araberakoa da.
Jarduna azterketaren zati bakoitzean, eskala batean oinarrituta. Informazio gehiago hemen:
FCE eta FCE for Schools
CAE eta CPE
BEC Preliminary, Vantage eta Higher
ILEC B2 edo C1 legezko ingeles-mailaren aintzatespena lortzen da lortutako puntuazioaren arabera:
Pass at Grade A edo Pass with Distinction. Frogatzen da ezagupenak egindako azterketaren mailaren gainetik daudela; hau da, A kalifikazioa edo Pass with Distinction lortzen baduzu, Cambridge English-en zure diploma jasoko duzu. Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren maila altuenari dagozkion konpetentziak frogatu dituzula egiaztatzen du diploma horrek.
Pass at Grade B, C, Pass edo Pass with Merit. Lortutako kalifikazioa B, C, Pass edo Pass with Merit baldin bada, Cambridge English-en ziurtagiria jasoko duzu, egindako azterketari dagokion Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren mailakoa.
Azterketan ebaluatutakoaren azpiko maiako ziurtagiria. Zure emaitza egindako azterketaren mailari dagokionaren azpitik badago, baina aurreko mailaren barruan; Cambridge English-en ziurtagiria jasoko duzu, maila horretan hizkuntza-trebetasuna erakutsi dituzula egiaztatuko duena.

Ziurtagiriak entregatzea

Ziurtagiriak, gutxi gorabehera, emaitzak argitaratzen direnetik hilabetera iristen dira. Une hori iristean jakinaraziko dizugu eta zure ziurtagiria jasotzera etorri ahal izango zara. Ez ahaztu zure NANa edo pasaportea ekartzea. Zure ordez beste norbaitek jaso dezan nahi baduzu, berariazko baimena bete beharko duzu, zure NANaren kopia erantsita.

Emaitzak egiaztatzeko zerbitzua

Euren ziurtagiria ez daukaten hautagaiek, beharrezkoa badute egindako azterketaren emaitza frogen bidez erakustea (immigrazio-agintarien edo bestelako gobernu-sailen, hezkuntza-erakundeen edo enpresen aurrean), beren solaskideak bidali beharko dituzte emaitzak online egiaztatzeko zerbitzura (ingelesez).

Bi datu hauek eman behar dizkiote:

  • Euren identifikazio-zenbakia (bederatzi letra eta zenbakien segida).
  • Euren ezkutuko zenbakia (lau digituko zenbakia).

Datu horiek onarpen-baieztapenean (COE) aurkitu daitezke. Informazio hori azterketan matrikulatzen direnean igortzen zaie hautagaiei. Hautagai batek onarpen-baieztapena galduz gero, helbide honetan jarri beharko du harremanetan: cambridge@lacunza.es.

Galdutako ziurtagiriak edo kopiak eskatzea

Cambridge English-ek ez ditu inola ere ziurtagirien kopiak egiten. Dena den, aukera dago azterketaren “Emaitzaren adierazpen ziurtatua” eskatzeko. Horrek jatorrizko ziurtagiriaren baliozkotasun bera du. Horretarako, beharrezkoa da Cambridge Assessment English-en web-orrian eskuragarri dagoen formularioa betetzea.

Informazio gehiago Online eskaera Eskaera-dokumentua

Azterketa berrikustea

Kalitate-kontrola eta gainbegiratzeak guztiz bermatuta daude. Ikastegi aztertzaileak bete egin behar ditu Cambridge Assessment English-ek ezarritako aldizkako ikuskapenak eta kontrolak. Bertako ikuskatzaileek bermatu egiten dituzte dagokion ikastegiaren seriotasuna, profesionaltasuna eta eraginkortasuna, baita azterketen bilakaerari buruzko arau guztiak betetzen direla ere.

Hala eta guztiz, azterketa gainbegiratzea eskatu nahi baduzu, bi urrats eman behar dituzu.

Cambridge Assessment English-en dagoen lehen prozedura administrazio-berrikuspen bat da; hau da, informazioa eta nota paperetik ordenagailura behar bezala transkribatu direla egiaztatzen da (adibidez, "writing"-ari dagokion nota). Ordenagailu bidez automatikoki zuzendutako notak ez dira berrikusten. Urrats horrek 35 €-ko kostua du, eta ezinbesteko eskakizuna da bigarren berrikuspena egiteko.

Transkripzio-akatsik balego, hura zuzendu eta ordaindutako zenbatekoa itzuliko litzateke.

Transkripzio-akatsik ez balego, bigarren urratsa emateko aukera legoke. Horretan, idatzizko zati guztiak berrikusten dira, 90€ (A2 key eta B1 Preliminary) eta 140 €-ko kostuaz beste azterketetarako.

Horretarako, beharrezkoa duzu:

35 € (lehenengo urratsa) edo 90€ (A2 key eta B1 Preliminary) eta 140 €-ko kostuaz beste azterketetarako (bigarrengo urratsa) sartzea Kutxabank-eko ES97 2095 5600 82 1061251210 kontu korrontean, hautagairen izena eta bi abizen adierazita.

Posta elektronikoko mezu bat bidaltzea cambridge@lacunza.es helbidera, datu hauek jasota:

  • IFZ/AIZ
  • Hautagaiaren izena eta bi abizen (NAN)
  • Hautagai-zenbakia
  • Berrikuspenari dagozkion deialdia eta azterketa
  • Erantzuna zein ohiko postatan edo posta elektronikotan jaso nahi duzun
  • Egindako diru-sarreraren egiaztagiria

Cambridge Assessment English-en ebazpena daukagunean, zurekin harremanetan jarriko gara e-mail bidez, erantzuna jakinarazteko. Zuzenketa-akatsik balego, hura zuzendu eta ordaindutako zenbatekoa itzuliko litzateke.

Ezin izango da, inola ere, azterketa edo horren zuzenketa ikusi. Egindako zuzenketaren azken emaitza izango da erantzuna, besterik gabe.

Azterketa-egunean zabarkeriarik balego jarraituko den prozedura

Cambridge English-ek erantzukizuna du hautagaien, azterketa-ikastegien eta bestelako alde interesdunen gainean, gure azterketen bermea ziurtatzeko. Horretarako, neurri sendoak ezartzen ditugu, "malpractice" azterketen hautagaiak edo ikastetxeak identifikatu eta horiei aurre egiteko neurri sendoak ezarrita.

Zabarkeriari aurre egiteko Cambridge English-en ebaluazioa arauz kanpoko jardunbideko kasu susmagarriez arduratzen da.

Zein dira arauz kanpoko jokabideak?
Arauz kanpoko jokabidea da hautagai bati abantaila bidegabea ematen dion edo eman nahi dion edozein ekintza, edota beste hautagaientzat desabantaila dakarrena. Hautagaientzako jakinarazpenak (azterketa-areto guztietatik kanpo erakusten da) ekintza horiek dakarten ondorioen berri ematen die hautagaiei. Cambridge English-ek prozedura zorrotzak ditu "malpractice" kasuak antzemateko.

Zabarkeria-adibideak:

  • Azterketa-material bat baimenik gabe eskuratzea.
  • Baimendu gabeko materiala erabiltzea edo erabiltzen saiatzea; adibidez: oharrak, apunteak, telefono mugikorrak…
  • Kopiatzea edo kopiatzen saiatzea.
  • Manager azterketen gainbegirale edo ikastegi baten jarraibideak ez betetzea; esaterako: telefono mugikorrak nahiz bestelako gailu elektronikoak erabiltzea.
  • Nortasuna ordeztea (beste norbaitena egitea).
  • Emaitzen edozein dokumentu aldatzea, ziurtagiriak barne direla.
  • Iruzur egiteko beste edozein era baliatzea nahiz abantaila bidegabea lortzea.

Nola jakinaraz daitezke ustezko iruzurrezko kasuak:

  • Ikastegiaren bidez: esaterako, gainbegiralearen txosten bat.
  • Aztertzaile baten bidez: esaterako, ezohiko erantzun okerrak, bata bestearen ondoan eseritako hautagaiek partekatutakoak.
  • Bereziki aintzat hartzen den eskaera baten bidez.
  • Hautagaien erantzun-orriei buruzko analisi estatistikoaren bidez.

Litezkeen zabarkeria-kasuak antzeman ondoren, Cambridge English-eko pertsonalak eta Zabarkeriaren aurkako Talde Bereziak ikerketa-prozesu bati ekiten diote. Horren ondorioz, aztertu arte emaitzak atxiki daitezke.

Analisi estatistikoaren proba-ondorengoa
Emaitzak egiazkoak direla ziurtatzeko, litekeen "malpractice"-a ikertzen da. Horretarako, zenbait estatistika-analisi egiten dira banakako hautagaien, bikotekako hautagaien eta hautagai taldeen emaitzen inguruan, azterketen egoitzetan. Gainera, proba bateko hautagai guztien emaitza globalak aintzat hartzen dira.

Analisi horietan, alderdi hauek barne har daitezke, mugarik gabe:

  • Bi hautagairen edo gehiagoren arteko erantzun-ereduen (edo marken) antzekotasuna.
  • Azterketaren zati batean izandako etekina, beste aldeetan izandako etekinaren aldean.
  • Proba batean hautagai errepikatzaileek lortutako etekina, haien aurreko emaitzarekin alderatuta.
  • Hautagaiaren gaitasun orokorra kontuan izanda, erantzun eta puntuazio jakin batzuen probabilitatea.
  • Proba bat osatzeko beharrezko denbora ("computer based" azterketetarako).

Kasu bakoitzean, analisiak ebaluatzen du emaitzetan edo puntuazioetan emandako ereduak probabilitate eskasa izatea, probako gainerako hautagaiengan antzemandako ereduzko patroian oinarrituta (hautagaien datu historikoak kontuan izanda). Hau da, populazio orokorrean antzemandako emaitzak hautagaiek lortutako emaitzekiko nabarmen bestelakoak diren kasuak identifikatzen ditugu.

Ezohikotzat identifikatutako kasuak, halakoetan, zabarkeria hautemateko kanpoko talde batek azter ditzake. Eskuragarri dauden froga guztiak egiaztatzen dira emaitzei eutsi behar zaien erabaki aurretik.

Emaitza bat hautagai baten gaitasunari buruzko adierazle fidagarria ez dela susmatzeko arrazoizko argudioak baldin badaude, gure ustez, hautagai guztientzat komeni da emaitza hori argitara ez ematea.

Zabarkeria hautemateko talde bereziaren bilera
Cambridge English-ek Zabarkeriari aurre egiteko talde bat dauka. Talde horrek kasu bakoitza aztertzen du, kontuan izanda hautagaiaren adierazpen bat nahiz bestelako informazio gehigarri bat. Auzia arretaz aztertu ondoren, taldeari laguntza eska diezaiokegu hautagairen emaitza liberatu edo iraunkorki atxiki behar den erabakitzeko.

Erabakiko balitz hautagai baten emaitzak libera daitezkeela, jatorrizko emaitzak aldaketarik gabe igorriko dira. Erabakiko balitz emaitzak iraunkorki atxiki behar direla, hautagaiak ez du inolako emaitzarik jasoko.

Prozedura hau diseinatuta dago erabaki guztiak koherenteak, zuzenak eta eskuragarri dagoen informazio osatuenean oinarrituta daudela ziurtatzeko. Gure asmoa da litezkeen "malpractice" kasuei buruzko ikerketa osatzea, azterketaren datatik hasita lehen 12 asteen barruan.

Badago errekurtso-prozedura bat euren emaitza ukatzeko erabakiaren aurka apelatu nahi duten hautagaientzat. Apelazio-prozedurari buruzko informazioa kontsulten eta apelazioen orrian aurkitu daiteke, edo dagokion ikastegi aztertzailean lor daiteke.

  • Liberatutako emaitzak
  • Atxikitako emaitzak