Laguntzeko gaituzu

Zergatik komeni da Cambridge Assessment English-en ziurtagiria lortzea?

2 milioi lagun baino gehiago aurkezten dira urtero Cambridge Assessment English-en ingelesezko azterketa batera mundu osoan. Horien helburua da nazioartean aintzatetsitako titulu bat lortzea, hizkuntzan duten ezagutza-maila egiaztatuko duena eta euren ikasketetan edo lanean lagungarria izango dutena. Cambridge Assessment English-en azterketak mota guztietako hezkuntza-erakunde eta enpresa ugarik onartzen dituzte.

Cambridge Assessment English-en ziurtagiriarekin, zure curriculuma hobetuko duzu eta segurtasun handiagoa izango duzu ingelesez eraginkortasunez aritzeko –munduko epaimahai ezagun eta ospetsuenak ziurtatuko du zure ingeles-maila.

Zein ziurtagiri daude?

Cambridge Assessment English-ek azterketa ziurtatuak eskaintzen ditu, bizi arteko titulua dakartenak. Gainera, haurrentzako probak (YLE) dauzka, probaren unean ingeles-maila soilik ebaluatzen dutenak.

Sei zailtasun-mailako azterketak daude, oinarrizkotik hasita aurreratura iritsi arte. Maila horiei A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 deritze, eta zabalki eta xehetasunez zehaztu ditu Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak (EHEMB).

Edonork egin al ditzake?

Bai, edonork egin ditzake. Probak eta azterketak ditugu Lehen Hezkuntzako haurrentzat, nerabeentzat (For School bertsioa), unibertsitateko ikasleentzat eta helduentzat. Ez dago gutxieneko edo gehieneko adin-mugarik, Young Learners English Tests azterketetarako izan ezik (12 urte arteko haurrentzako ingelesezko probak).

Gainera, zuk aukeratzen duzu zein azterketatara aurkeztu (azterketa aurreratu bat egin daiteke oinarrizko bat egin izan gabe).

Halaber, beharrezko neurriak hartzen ditugu gure azterketak eskura jartzeko aldi baterako ezgaitasuna edo ezgaitasun iraunkorra izateagatik aukera gutxiago izango luketen hautagaientzat.

Zenbat balio du?

Azterketa eta proba bakoitzak prezio desberdina du. Web honetan bertan, Cambridge Exams atalean, azterketa bakoitzaren tasak eta datak ikus ditzakezu.

2018ko irailako - 2019ko irailako tasak

Azterketak egiten ditugun tokiak

Urtean zehar azterketa sorta zabala antolatzen dugu herrialde askotan; adibidez:  
Errenteria: Lacunza Errenteria
Mondragón
 
Gure deialdi ofizialez gain, Gipuzkoako ikastetxe eta institutu askotan azterketak ere antolatzen ditugu, baita UPV/EHU Unibertsitatean

Noiz egin dezaket azterketa bat?

Cambridge Assessment English-ek data batzuk ezartzen ditu idatzizko azterketetarako (nazioarteko mailakoak dira).

ES020ren datak hemen kontsultatu ditzakezu:

2018-2019 datak

Nolakoak dira emaitzak?

Emaitzei eta ziurtagiriei buruzko informazioa hemen aurkitu dezakezu.

Zer egin dezaket azterketaren emaitzarekin ados ez banago?

Berrikuspenari buruzko informazioa hemen aurkitu dezakezu.

Ziurtagiriek mugaegunik al dute?

IELTS ziurtagiria salbuetsita (2 urteko baliozkotasuna du), gure titulazioetako batek ere ez du mugaegunik. Dena den, erakunde interesdun bakoitzaren erabakia izango da beti urte jakin batzuk dituzten ziurtagiriak onartzea ala ez.

Nire ziurtagiria galdu dut. Zer egin dezaket?

Emaitzei eta ziurtagiriei buruzko informazioa hemen aurkitu dezakezu.

Edozein kontsultarik egin nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin hemen.