C1 CAE

C1 Certificate in Advanced English (CAE)

Arlo akademikoan eta profesionalean goi-mailara iristen direnentzako ingelesa.

Matrikulatu hemen


Azterketa aurreratua lanean eta ikasketetan ingelesez komunikatzeko gaitasuna baloratzen duena. FCErekin batera, unibertsitateek, Erasmusek, enpresek eta erakundeek gehien eskatzen duten titulua da.

Test & Train Selft-Study zure C1 Advanced azterketa prestatzeko tresna ezin hobea da. Hemen informazio gehiago.


Informazio gehiago

          - Reading and Use of English 
          - Listening 
          - Writing 

 

Maila: C1
CAEk lau zati ditu:


Reading + Use of English (1 h 15 min)
8 zati / 56 galdera
Zati hau osatzen duten testuetan, honako hauen ulermena neurtzen da: liburu, egunkari eta aldizkarietan jasotako informazioa, eta horren egitura, iritziak eta islatutako jarrerak. Gainera, gramatika eta hiztegia ebaluatzen dira. Ortografia kontuan hartuko da.
Proba hau azken notaren % 40 da. 


Writing (1 h 30 min)
2 zati ditu:
Part 1: nahitaezko ariketa da. Zati honetan, hautagaiak saiakera bat idatzi beharko du testuan bildutako puntuetan oinarrituta. Testu horrek 220 eta 260 hitz artean eduki beharko ditu.
Part 2: hautagaiak zenbait motatako testuen artean aukeratu ahal izango du (adibidez, gutun bat edo posta elektronikoko mezu bat, txosten bat, proposamen bat edo iritzi bat). Testu horrek 220 eta 260 hitz artean eduki beharko ditu.
Azterketaren zati honetan, alderdi hauek puntuatzen dira: edukia, mezua, antolaketa eta hizkuntza (hiztegia eta gramatika).
 Proba hau azken notaren % 20 da (gogoan izan bi zatiek berdin puntuatzen dutela).


Listening (40 min)
Bitan errepikatuko diren 4 zati ditu.
Hautagaiek gauza izan beharko dute hainbat motatako mezuen esanahia ulertzeko, erakusketak, irratsaioak, hitzaldiak eta solasaldiak barne direla, bakarrizketak nahiz elkarrizketak izan. Era berean, gai izan behar dute hizketakideen jarrerak eta asmoak ulertzeko.
Proba hau azken notaren % 20 da.


Speaking (15 min)
Zati honetan bi hautagaik parte hartzen dute (zenbaitetan hiruk) bi aztertzailerekin batera (horietako batek hautagaiarekin hitz egiten du eta besteak entzun besterik ez du egiten). Bi aztertzaileek erabakitzen dute kalifikazioa.
Proba hau azken notaren % 20 da. 

•    Testu zabalak eta hizkuntzaren aldetik konplexuak ulertzea, eta haien zentzu inplizitua antzematea.
•    Mota orotako egoeretan erraztasunez, naturaltasunez eta segurtasunez hitz egitea.
•    Zenbait esparrutan eraginkortasunez komunikatzea: sozialetan, akademikoetan edo profesionaletan.
•    Testu argiak, ondo egituratuak eta zehaztuak sortzea nolabaiteko konplexutasuna duten gaien inguruan. Zenbait gai elkarrekin lotzea hizkuntza-baliabide egokiak erabilita.

 

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.

Cambridgeko ingeleseko azterketarako prestatzen ari zara?


Lortu mundurako giltza emango dizuten ziurtagiriak.