Clínica Isturitz

Volver a empresas amigas

Informazioa eta kontsulta doan + % 10 beherapena lehen tratamenduan. | % 10eko beherapena zona baten mikropigmentazioan eta % 20koa bigarrenean.

Clínica Isturitz

Avenida Sancho el Sabio 23, 1ºD, San Sebastián
Tel. 943 459 933

administracion@clinicaisturitz.es
http://www.facebook.com/pages/Clinica-Isturitz

Arturo Isturitz Doktorearen Medikuntza Estetikoaren Klinikan paziente bakoitzaren beharrak betetzeko helburuarekin egiten dugu lan. Instalazio berrituak ditugu, azken teknologiarekin hornituak eta beti medikuntzaren alorreko zientzia- eta teknologia-aurrerapenen abangoardian daudenak. Gure profesionalek esperientzia egiaztatua dute, bakoitzak bere espezialitatean: mediku estetikoa eta naturista, kirurgialari estetikoa, osteopata eta masajista. Gure zentroan, arlo hauek lantzen ditugu:

  • Aurpegi-estetika: zimurrak, botox, gaztetzea, ezpain-birmoldatzea, orbanak, aknea…
  • Gorputz-estetika: liposukzioa, obesitatea, zelulitisa, biguntasuna, barizeak, ultzerak, ildaskak, depilazio iraunkorra…
  • Kirurgia estetikoa: betazalak, sudurra, belarriak, lifting, ugatzak, abdomena, kirurgia genitala.
  • Naturista: akupuntura, elektroterapia, osteopatia, homeopatia, fitoterapia, masaje terapeutikoak.

GAMMA GOLDENEYE – MIKROPIGMENTAZIOA

Mikropigmentazioa espezialitate estetiko bat da, eta helburu du aurpegiaren (ezpainak, bekainak, betileak…) edo gorputzaren (buru ile-larrua, ugatz-areolak…) atal jakin batzuk modu erdiiraunkorrean zuzendu, aldatu, edertu eta orekatzea, maila epidermikoan pigmentuak ezarrita. Gainera, paziente onkologikoei euren irudia eta autoestimua hobetzen laguntzen die, ilea desagertu den eremuetan bekainak eta betileak margotuta eta areolak berrituta (masektomiaren kasuan). Bi kasuetan, emaitza izugarri naturala eta oso gogobetegarria da pazientearentzat.

Mikropigmentazioari eta tatuajeari buruzko Europako egungo araudia kontuan izanda, Mª Eugenia Arrietak eta taldeak erabiltzen dituzten pigmentu guztiak osasungintzan erabat homologatuak dira, eta tresna guzti-guztiak behin erabiltzekoak dira.