Donostikluba

Volver a empresas amigas

Sarrera-zozketak, merchandising…

Donostiklubak ziklo berri ekin dio honako helburu hauekin: kalitatezko musika independentearekiko atsegina sustatzea, bertako artistentzat plataforma gisa balio izatea, formatu ertaineko emanaldiei duintasuna ematea eta hiriko musika-eskaintza deszentralizatzea, kultura-etxeetara eta klubetara artista handien programazioa eramanda.

Donostiklubaren asmoa da berreskuratzea zuzeneko musikaren naturaltasuna, klubaren espiritua (musikarekiko atsegina bizitzen den eremutzat), su geldoan egiten diren ekoizpen xumeak, distantzia motzeko musika… Musikari eta publikoaren topaleku izan nahi du... Hiri honetako osasun musikala elikatu apaltasunez formatu txiki edo ertaineko kontzertuekin, baina kalitate edo sormenez XXL direnak... eta egunez egun egin nahi dugu, urte osoan zehar…

Udako betekadez edo unean uneko ekitaldiez gain, Donostiklubak eguneko menua izan nahi du urtean zehar. Hiriko musika-elikadura hobetuko duena eta musika-kateak eskatzen duen erdi-mailako programazio eta zirkuituaren katebegi hori izan nahi du, bertako taldeek hazteko eta garatzeko aukera izan dezaten eta hiriko publikoak nazioarteko musika independenteaz goza dezan bere egunerokotasunean.

Reggae, hip hop, black music, underground pop edota soularen zaleak diren eta musikarekiko atseginagatik berez sortu diren hiriko kultura-taldeen autogestioa ere bultzatu nahi dugu, beraien jaialdiak espazio publikoetan egiteko aukera izan dezaten. Lagundu nahi diegu Jammin Reggae, Mojo Workin, Lurrazpiko Festa edota Soul Supremeren gisako hitzordu klasikoekin jarrai dezaten.

Aipatutako ideia eta baloreak helaraztea da gure asmoa eta, ondo eginez gero, hiri honetan musikaz gozatzeko aukera paregabeak izango ditugu.