B2 FCE FS

B2 First Certificate in English (FCE) for Schools

Molda zaitez erraztasunez ikasketetan eta eguneroko egoeretan

Matrikulatu hemen

Azterketa hau Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren B2 mailari dagokio.


FCE for Schools eskola-adinean dauden hautagai gazteenen interesetara egokitzeko diseinatuta dago (18 urte arteko gazteentzat gomendatua), ingelesa ikasteko haien motibazioa areagotuta. Cambridge English: First-aren formatu eta maila berbera du. Alde bakarra da edukia eta gaiak hautagai gazteenen interes eta esperientzietara egokitzeko sortu direla.

Test & Train Selft-Study zure C1 Advanced azterketa prestatzeko tresna ezin hobea da. Hemen informazio gehiago.


Informazio gehiago

          - Reading and Use of English 
          - Listening 
          - Writing 

 

Maila: B2


Adina: 18 urte arte.


FCE for Schools lau zatitan banatzen da:


Reading +  Use of English (1 h 15 min)
7 zati / 52 galdera
Hautagaiek gauza izan beharko dute liburu, egunkari edo aldizkarietan jasotako informazioa ulertzeko (ideia nagusia, berariazko informazioa, testuaren antolaketa eta egitura, tonua, iritzia…). Gainera, gramatika eta hiztegia ebaluatzen dira (adibidez, hitz ezezagunen esanahia ondorioztatzeko gai izatea). Ortografia kontuan hartuko da.
Proba hau azken notaren % 40 da. 


Writing (1 h 20 min)
2 zati ditu:
Part 1: nahitaezko ariketa da. Zati honetan, hautagaiak saiakera bat idatzi beharko du izenburuan eta testuan bildutako puntuetan oinarrituta. Gainera, berorren hirugarren ideia bat gehitu behar du. Testu horrek 140 eta 190 hitz artean eduki beharko ditu.
Part 2: hautagaiak zenbait motatako testuen artean aukeratu ahal izango du (adibidez, artikulu bat, posta elektronikoko mezu bat, gutun bat, saiakera bat, proposamen bat edo iritzi bat). Testu horrek 140 eta 190 hitz artean eduki beharko ditu.
Azterketaren zati honetan, alderdi hauek puntuatzen dira: edukia, mezua, antolaketa eta hizkuntza (hiztegia eta gramatika).
 Proba hau azken notaren % 20 da (gogoan izan bi zatiek berdin puntuatzen dutela).


Listening (40 min)
Bitan errepikatuko diren 4 zati ditu.
Hautagaiek gauza izan beharko dute hainbat motatako mezu grabatuen esanahia ulertzeko, albiste-programak, hitzaldiak, istorioak eta eguneroko elkarrizketak barne direla, bakarrizketak nahiz elkarrizketak izan. Era berean, gai izan behar dute hizketakideen jarrerak eta asmoak ulertzeko.
Proba hau azken notaren % 20 da.


Speaking (14 min)
Zati honetan bi hautagaik parte hartzen dute (zenbaitetan hiruk) bi aztertzailerekin batera (horietako batek hautagaiarekin hitz egiten du eta besteak entzun besterik ez du egiten). Bi aztertzaileek erabakitzen dute kalifikazioa.
1. eta 2. zatietan, hautagaiek aztertzailearekin hitz egiten dute. 3. zatian, elkarrekin hitz egin behar dute, baina ez aztertzailearekin. Azkenik, 4. zatian, hautagaiek aukera dute aztertzailearengana, beste hautagaiarengana nahiz biengana zuzentzeko.
Proba hau azken notaren % 20 da. 

•    Idatzizko pasarte konplexuen ideia nagusiak ulertzea.
•    Gai-sorta zabal baten inguruan elkarrizketan aritzea, iritziak adierazita eta argudioak azalduta.
•    Idatzizko testu argi eta zehaztuak sortzea, iritziak adierazita eta ikuspegi desberdinen abantailak eta eragozpenak azalduta.

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.

Cambridgeko ingeleseko azterketarako prestatzen ari zara?


Lortu mundurako giltza emango dizuten ziurtagiriak.

Arrakasta akademikorako eta lanekorako prestatuta.