Fotos: 

Antibes, Francia

Gazteentzako frantsesezko ikastaroa atzerrian, Antibes-en

Familian edo egoitzan, klase eta jarduerekin, 12 urtetik 17 urtera.

Izena eman
Antibes

Antibes / Juan-les-Pins, hiri aberats eta segurua, egunez zein gauez animatua, gazteek eta nerabeek gehien bisitatzen duten gure helmuga da. Cannesetik 10 km-ra, Nizatik 20 km-ra, 25 km hondartza eskaintzen ditu urteko 300 eguzki-egunetan.

Eskola

Klaseak Campus de Horticole, edo Campus de Leonardo Da Vinci familian bizi diren ikasleentzat, izango dira. 
In situ, Campusean ostatu hartzen duten ikasleentzat, Antibeseko bizitegi-gunean, ikasgela ekipatuekin, logelekin, igerileku mugikor batekin, kafetegi batekin, telebista-gela batekin eta kirol-lurrekin. 
Multiasistentzia bidaia-asegurua barne.

Klaseak

Astean 20 ikasgaiko ikastaroa (15 ordu).
1 ikasgai: 45 minutu.
15 irakasle gehienez.
Maila guztiak A2tik aurrera.
Material didaktikoa barne.

Adin taldea

12 urtetik 17 urtera

Datak eta iraupena

Gutxieneko iraupena: aste 1.
Ekainak 25 eta abuztuak 26 bitarte. 
Iriste eguna: igandea
Irtete eguna: larunbataAbuztuaren 15a (osteguna) jaieguna da; beraz, ez da eskolarik izango, baina antolatutako jarduera/txango bat bai.

Prezioak (€)Familia / Egoitza
1 aste1203€
2 aste2156€
3 aste3159€
Familia (13 - 17)

Beste nazionalitate bateko ikasle batekin partekatutako logelan (erabilgarritasunaren arabera). 
Mantenu osoa. 
Gehienez ere eskolatik 30 minutura dago, garraio publikoan eta zenbaitetan oinez. 
Lehen egunean familiak eskolara laguntzen dio ikasleari.
Astean behin logela garbitzen da eta maindireak aldatzen dira. Ikasleek beren toallak eraman behar dituzte.

Dieta berezietarako gehigarria 120€ / astea
Egoitza

2, 3 edo 4 ikasleren artean partekatutako logeletan. 
Mantenu osoa.
Astean behin logela garbitzen da eta maindireak aldatzen dira. Ikasleek beren toallak eraman behar dituzte.

Dieta bereziak, gehigarria 120€ / astea

Nizako aireportutik/aireporturainoko joan-etorriak barne.
Iritsierak (igandea) eta irteerak (larunbata) 10:00etatik 20:00etara. 
 

Egunero arratsaldez egiten diren jarduera sozialen programa gainbegiratua. Besteak beste, jarduera tematikoak, kirol jarduerak, hirira bisitak eta barbakoak, dantza, karaokea edo gaueko jokoak. 
Gainera, asteburuan egun osoko txangoa prestatzen da eta astean egun erdiko beste txango bat intereseko lekuetara (Monako, Niza...).

Bidai guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.