Fotos: 

Hiriak eta landa eremuak, Irlanda

Gazteentzako murgiltze-programa Irlandar familia batean eta klaserik gabe

Gozatu esperientzia eder batez, Irlandako gizartearen ohiturak, kultura eta bere paisai amesgarriak ezagutuz.

Izena eman
Familian murgiltzea Irlandan

Irlandako familia batekin murgildu klaserik gabe, 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Horrela ikaslea bera da bertako jendearen ohituretara egokituko dena eta familia baten egunerokotasunean bizi eta parte izateko ekimena erakutsiz, bertako beste kide gisa. 

Programa

Ikaslea harrera-familiaren eguneroko jardueretan eta bizitzan integratuko da. Familiak, oro har, herri txikietan edo landa eremuetan kokatzen dira Irlanda tradizionalaren xarma guztiaz inguratuta biziko da. 

Mailak

Eskolarik gabeko programa denez, beharrezkoa da hizkuntzaren ezagutza izatea (hasiberriak ez direnak), eta batez ere egokitzeko jarrera ona izatea, taldeko beste ikasleekin kontaktua gutxienekoa baita, eta asmoa lagun irlandarrak egitea baita.

Adin-taldeak

11 urtetik 17 urtera

Datak eta iraupena 2024

1etik 4 astera 

Barne hartzen duena

Hegazkin-txartela
Iruñetik joan-etorria
Lekualdatzeak Irlandan
Familia-ostatua
Pentsio osoa
Koordinatzaileek etengabe gainbegiratzea
Gaixotasun- eta istripu-asegurua

Prezioak (€)1 aste2 aste3 aste4 aste
Murgiltze klasikoa1305167521152575
Murgiltzea + txangoak1320179022602785
Irteera indibidualak: ekaina, uztaila eta abuztua
Taldeko irteerak irakaslearekin: ekainaren 26tik uztailaren 10era

 

*Taldeen irteerak, monitore batekin, Bartzelonako aireportutik egingo dira

Familia

Harrera-familiak arreta handiz hautatzen dira eta horietako askok hamarkada bat baino gehiago daramate ikastetxearekin elkarlanean, ikasleak ahalik eta modurik beroenean harrera eta zaintzeaz. Familiak hainbat gazteri harrera egiten badio, haietako bakarra erdalduna dela ziurtatzen da. Horrela, egonaldia kultura aldetik bezain aberasgarria dela eta hizkuntzaren ikaskuntzari dagokionez etekin handiena ateratzen dela bermatzen da.

 

Txango edo jarduerekin murgiltze programaren aldeko apustua egiteko aukera dago, zaldiz ibiltzea adibidez. Azken honek zaldiekin lotutako jarduerak astean gutxienez 8 ordu bermatzen ditu.

Bidai guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.