MAKAZAGA lurrin-denda

Volver a empresas amigas

% 20ko beherapena produktu guztietan (ez da metagarria beste beherapen, eskaintza edo promozioekin)

MAKAZAGA lurrin-denda

Nagusia 19 - Zarautz
Telefonoa: 943 131562

MAKAZAGA da Zarauzko lurrin-denda nagusia.

62 urte daramatza espezializatuta. Kale Nagusiaren erdian, bezeroari gune bero bat eskaintzen dio, esentzien munduaz gozatzeko eta kosmetikako marka berritzaileenak ezagutzeko. Egun, herrian dirauen lurrin-denda bakarra da.

Kalitatearen, ospearen eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dute. Urte luzez, marka guztien artean nagusia denaren banatzaile bakarra izan zen: Chanel. Gainera, bezeroei marka ospetsuenak eskaintzen dizkie: Dior, Clarins, Loewe, Biotherm, Armani, Ralph Lauren, Tous, Viktor & Rolf edo Paloma Picasso.

Bezeroarekiko zerbitzu eta arreta egokiaren seinale. Makazaga lurrin-dendan, aldian behin Chanel-eko makillatzaile profesional bat daukate.