B1 PET FS

B1 Preliminary English Test (PET) for Schools

Eskola adineko ikasleak motibatzeko.

Matrikulatu hemen


Azterketa hau Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren B1 mailari (maila ertaina) dagokio.
PET for Schools eskola-adinean dauden hautagai gazteenen interesetara egokitzeko diseinatuta dago (17 urte arte gomendatua), ingelesa ikasteko haien motibazioa areagotuta.


Informazio gehiago

Maila: B1
Adina: 16 urte arte.
PET for Schools-ek 3 zati ditu

:
Reading & Writing (1 h 30 min)
Irakurmenerako 3 zati eta idazmenerako 3 zati ditu.
Hautagaiek gauza izan behar dute idatzizko informazioa karteletan, informazio-liburuxketan, egunkarietan eta aldizkarietan. Era berean, hiztegiaren eta egituren erabilera erakutsi behar dute zenbait ariketen bidez; hala nola: mezu eta istorio edo gutun labur bat idaztea, 100 bat hitzekoa.
Proba hau azken notaren % 50 da.


Listening (30 min inguru)
Bitan errepikatuko diren 4 zati ditu.
Hautagaiek gauza izan beharko dute hainbat motatako mezu grabatuen esanahia ulertzeko, iragarkiak, elkarrizketak eta eguneroko bizitzako gaien inguruko eztabaidak barne direla, bakarrizketak nahiz elkarrizketak izan. Era berean, gai izan behar dute hizketakideen jarrerak eta asmoak ulertzeko.
Proba hau azken notaren % 50 da.


Speaking (10-12 min)
Zati honetan bi hautagaik parte hartzen dute (zenbaitetan hiruk) bi aztertzailerekin batera (horietako batek hautagaiarekin hitz egiten du eta besteak entzun besterik ez du egiten). Bi aztertzaileek erabakitzen dute kalifikazioa.
Hautagaiek elkarrizketan parte hartzen dute, oinarrizko mailan galdeginez eta galdera errazei erantzunez, eta gustukoa dutenari edo gustukoa ez dutenari buruz askatasunez hitz eginez.
Proba hau azken notaren % 50 da.

 

•    Jarraibide errazen edo iragarki publikoen puntu nagusiak ulertzea.
•    Galdera errazak egitea eta eskolaren nahiz familiaren esparruko elkarrizketetan parte hartzea.
•    Eguneroko bizitzako egoeretan moldatzea.
•    Ezagunak dituzten gaien inguruko gutunak idaztea edo oharrak hartzea.
•    Testuliburu errazak edo aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.