Quirón

Volver a empresas amigas

% 10eko beherapena azterketa medikoetan eta irudi bidezko diagnostikoan | Beste beherapen batzuk

Quirón

Parque Alcolea 7 20012 Donostia – San Sebastián
Teléfono: 943 43 71 00

www.quiron.es
facebook.com/hospitalesquiron
twitter.com/Hospital_Quiron

Egia auzoan kokatuta, hiriaren hegoaldean, Quirón San Sebastián ospitaleak 8.000 metro karratu ditu aparkaleku propioa duen lursail lorategidun batean.

Ospitalea jauretxe baten gainean eraikita eta zabalduta dago. 1990ean eskuratu zuen Grupo Hospitalario Quirón-ek. Egun, guztiz eraberrituta dago eta ospitale orokor baten berezko zerbitzu mediko eta kirurgiko guztiak ditu. Erreferente bat da Gipuzkoako osasungintza pribatuan.

Gela guztiak bigarren eta hirugarren solairuetan daude, eta leihate zabalak eta ikuspegi irekiak dituzte hiriaren bi aldeetara, osatzen diren bitartean pazienteek argi naturala izan dezaten. Zerbitzu guztien kanpoko kontsultez gainera, ospitaleak analisi klinikoetako laborategi bat, 4 ebakuntza-gela, laguntza bidezko ugalketako laborategi bat eta irudi bidezko diagnostikora soilik zuzendutako eremu zabal bat ditu.

Profesional ospetsuak

Quirón San Sebastián-en ospe handiko profesionalek koordinatuta egiten dute lan pazientearen osasuna leheneratzeko. Medikuez gainera, Quirón San Sebastián-ek kualifikazio handiko talde bat dauka, patologia konplexuak dituzten pazienteak zaintzen esperientzia handikoa. Erizaintzako taldeak arreta integrala eta atsegina egiten die bai gaixoari, bai haren familiari, zerbitzu-joeraz eta pazientearen gaitzekiko sentikortasun handiaz.