A2 KET FS

A2 Key English Test (KET) for Schools

Molda zaitez ahoz eta idatziz oinarrizko mailan

Matrikulatu hemen

Key English Test (KET) for Schools oinarrizko mailako ingelesezko ziurtagiria da, erakusten duena ikasle bat bere kabuz ingelesez moldatzeko gai dela, oinarrizko mailan, idatziz eta ahoz.
Azterketa hau Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren A2 mailari dagokio.
KET for Schools eskola-adinean dauden hautagai gazteenen interesetara egokitzeko diseinatuta dago (17 urte arte gomendatua), ingelesa ikasteko haien motibazioa areagotuta.
Informazio gehiago

Maila: A2
Adina: 16 urte arte.
KET for Schools 3 zatitan banatuta dago:


Reading & Writing (1 h 10 min)
Hainbat motatako testuak eta galderak biltzen dituzten 9 zati ditu. 1.-5. zatiak irakurmenari buruzkoak dira eta 6.-9. zatiak idazmenean oinarritzen dira.
Hautagaiek gauza izan behar dute idatzizko informazio erraz bat ulertzeko: kartelak, informazio-liburuxkak, egunkariak eta aldizkariak. Halaber, esaldi errazak osatu behar dituzte eta 25-35 hitzeko mezu edo ohar txiki bat idatzi behar dute.
Proba hau azken notaren % 50 da.


Listening (30 min)
Bitan errepikatuko diren 5 zati ditu.Hautagaiek gauza izan beharko dute hitzezko iragarkiak eta bestelako mezuak ulertzeko (mezu horiek neurri batean poliki esango dira, solasaldi norma batean baino polikiago) eta egindako galderei erantzuteko.Proba hau azken notaren % 50 da.


Speaking (8-10 min)
Zati honetan bi hautagaik parte hartzen dute (zenbaitetan hiruk) bi aztertzailerekin batera (horietako batek hautagaiarekin hitz egiten du eta besteak entzun besterik ez du egiten). Bi aztertzaileek erabakitzen dute kalifikazioa.
Hautagaiek erakutsi beharko dute gauza direla elkarrizketa batean parte hartzeko, oinarrizko mailan galdeginez eta galdera errazei erantzunez.

Speaking testa azken notaren % 25 da.


•    Eguneroko bizitzarekin lotuta, maiz erabiltzen diren oinarrizko esaldi eta esamoldeak ulertzea.
•    Familia-egoera errazetan komunikatzea; hala nola, nork bere burua aurkeztea eta bere datu pertsonalen inguruko galderei erantzutea.
•    Poliki eta argiro hitz egingo duten ingeles-hiztunekin elkarrizketan aritzea.
•    Gutun edo ohar labur eta errazak idazteko gai izatea.

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.